13/03/2018 | Eskaintzak

Tolosako zerba horiak, Lore Zuriko borraja, tipula zuria, tipula likatsua, Zallako tipula gorria, Astorgako kukulua, Arab-Ursa letxuga, Lollo letxuga, Haritz-hostoko letxuga, Robin tomatea, Kiloko tomatea, Yak tomatea, tomate gozoa.
12/03/2018 | Albisteak

Egunak geroz eta luzeagoak dira eta tenperatura igotzen hasi zaigu. Martxoan gaude, fruta-arbolak landatzeko sasoirik aproposenean: sagarrondoak, madariondoak, gereziondoak, gaztainondoak, mertxikondoak… Adaxkara gerturatuz gero, fruta-arbola hauetako edozein aurkituko duzu lorontzietan sarturik, sustraiturik, nahi duzun lekuan landatuak izateko prest. Kontrastaturik dauden bertako landareei buruz ari gara, geure inguruetara egokituak.
Udaberrian loratzen diren zuhaixkak landatzeko ere, garai egokia dugu, besteak beste, kameliak, azaleak edo errododendroak, eta hesizko zuhaixkak (vivurnus, photinias, leylandis, ligustrum…).