Albisteak
Albisteen atalean, bideoak, deskargatzeko materiala etab. aurkitu ahal izango duzu. Zertarako? Edozein zalantza argitzeko: besteak beste, haziak noiz landatu, lurra nola prestatu eta mantendu, inausketak nola egin, ongarria, zure denboraren kudeaketa…
Landu zure baratzea
Zeure konpromiso eta ahaleginaren truke, Adaxkak eskura jarriko dizkizu lurra, bitartekoak, instalakuntzak eta talde teknikoa. Baratzea modu jasangarrian lantzea sekula ez da horren erraza izan! Edota baratzea guk zaintzea eta zu barazkien bila etortzea nahiagoko zenuke?
Gure denda
Lorezaintzarako osagarriak eta apaingarriak diren landareak dauzkagu, geuk ekoitziak. Horrez gain, zure aurrekontuaren eta espazioaren araberako lorategi egokiena diseinatzen lagunduko dizute gure profesionalek, aholkularitza zerbitzuaren bidez.
Landare-motak ur beharren arabera sailkatu itzazu lorategian
Espezie autoktonoak eta xerofitak (inguru lehorra) batera egon daitezen saiatu, edo erregularki ureztatu behar direnak batu (inguru hezea). Era honetan, ez da urik alperrik galduko, beharrik ez duten landareak ureztatuz.
Hasi landare errezetatik
Lorezaintzaren munduan lehen urratsak badituzu, esperientzia handirik behar ez duten landareekin hastea komeni da. Garrantzitsuena, lehen saiakerekin asebeterik geratzea da, aurrera egiten jarraitu nahi izateko.