Zerbitzuak

 

Lorezaintzara osoki zuzenduriko enpresa dugu Adaxka. 1992an jaioa, norbanako, enpresa edota erakunde publikoei eskaintzen die arreta. Gure helburu nagusia da profesionaltasunean eta ingurugiroarekiko errespetuan oinarritzen den kalitatezko zerbitzua eskaintzea.

Gure baratze-zentroak ekoizpen biologikoa eta landare-apaingarrien sorkuntza zein salmenta barnebiltzen ditu, eta ingurugiro sistema jasangarrietan oinarrituriko ekoizpen metodoak erabiltzen ditu. Gure jardueraren ardatz nagusia ingurugiroarekiko errespetuada. Horregatik, ditugun ekoizpen metodoak Europako nekazaritza produkziorako arauetan oinarritzendira. Lorezaintzarako osagarriak eta apaingarriak diren landareak dauzkagu, geuk ekoitziak. Horrez gain, zure aurrekontuaren eta espazioaren araberako lorategi egokiena diseinatzen lagunduko dizute gure profesionalek, aholkularitza zerbitzuaren bidez. Era berean, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dugu (jaiegunak barne) gure lore, landare, koro-sorta eta abarretan.

 

Zerbitzu orokorrak

 

  • Zelaia moztu
  • Ongarritu
  • Tratamendu fitosanitarioak
  • Ureztatze sistemen mantenua
  • Zuhaitzen inausketa
  • Belar-pozoiak
  • Plagen diagnostikoa
  • Eskarifikazioak
  • Aireztatzeak
  • Berdeguneen garbiketa errepideetan.

Loradenda zerbitzuak

 

Nafarroako zure loradenda gara. Denetik daukagu, landare natural zein artifizialak, barne edo kanpoko loreak, ezkontzetarako lore-sortak, koroak, apaingarriak… Gainera, geure instalakuntzetan ditugun beste eskaintza ugari ere ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Loradenda eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu, bezero partikular zein enpresentzako: hotelak,  jatetxeak, dendak, elizak, erakunde publikoak etab.

 

 

Lan hauek betetzen ditugu

 

  • Lurra prestatu.
  • Ureztatze sistema automatikoak instalatu
  • Urbanizazio eraikuntza txikia
  • Landatzeak
  • Ereiteak
  • Zohien instalazioa
  • Zelai artifizialen instalazioa
  • Zuhaitzen inausketa

 

Aholkularitza teknikoa eta proiektuen gauzapena

 

  • Lorategi publiko eta pribatuen eraikuntza
  • Ureztatze sistema automatizatuen instalazioa
  • Parke-eta lorategi-proiektuak
  • Obra publikoak
  • Basoen biziberritzea
  • Hidro-ereiteak
  • Ezponden egonkortzea
  • Zabortegi, legar-hobi etabarretako landareria biziberritzea
  • Ingurugiroa- eta paisaia-zaharberritzea
  • Ibaiertz eta ibar-basoen berreraikuntza zein babesa
  • Informeak egin eta zuhaiztien balorazioa