Landu zure baratzea

Baratzea eduki nahi?

Edo nahiagoko zenuke geuk zaintzea ortua eta zu etortzea barazkien bila?

Baratzea modu jasangarrian lantzea ez da sekula horren erraza izan!

Gure laguntzarekin,zeuk landuko duzu baratzea

Ortu ekologikoaren tutoriala

Adaxka baratze ekologikoko tutorialak, urtebetean zehar, ikastaro teoriko eta praktikoa eskaintzen du, baratzearen lantze ekologikoaren inguruan. 12 hilabetetan lurra nola lantzen den ikasi eta aditu bilakatuko zara.

Zure beharretara egokituko den baratzea landuko dizugu

Hala nahi izanez gero, Mutiloan dauzkagun lurretan, zure baratze ekologikoa lantzeko ardura har dezakegu. Zure zeregin bakarra, produktuak jasotzea izango da.

Lan mota honetan, zure beharren eta nahien arabera antolatuko dugu baratzea. Gainera, nahi baduzu, beste pertsona batekin baratzea partekatzeko aukera duzu, gastuekin batera.

Zer eskainiko dizugu?

• Geure profesionalen aldetik, formazio teorikoa eta etengabeko laguntza. • Baratzea lantzeko lursail bat Mutiloan, urte guztian zehar eskuragarri. • Urte osoko planifikazioa, zure behar eta nahien arabera egina. • Lanerako tresnak, lokal txiki bat eta kaleko arropa lagatzeko takila. • Tantaz tanta ureztatzeko ur-puntua eta uraren kudeaketarako formazioa. • Landare eta produktu fitosanitarioak, arrazoizko prezioetan. • Kalitate goreneko barazkiak, zure baratzetik lortuak.

Zer eskain dezakezu zuk?

Baratzeko lana egin eta landu dituzun produktuak zuretzako jaso ditzakezu.

Galdetu orain!

Jarri geure sail teknikoarekin harremanean eta edozein zalantza argituko dizugu.