948 33 50 26 tecnico@adaxka.com

Fruta-arbolak eta zuhaixkak landatzeko garaia heldu da

Egunak geroz eta luzeagoak dira eta tenperatura igotzen hasi zaigu. Martxoan gaude, fruta-arbolak landatzeko sasoirik aproposenean: sagarrondoak, madariondoak, gereziondoak, gaztainondoak, mertxikondoak… Adaxkara gerturatuz gero, fruta-arbola hauetako edozein aurkituko duzu lorontzietan sarturik, sustraiturik, nahi duzun lekuan landatuak izateko prest. Kontrastaturik dauden bertako landareei buruz ari gara, geure inguruetara egokituak.

Udaberrian loratzen diren zuhaixkak landatzeko ere, garai egokia dugu, besteak beste, kameliak, azaleak edo errododendroak, eta hesizko zuhaixkak (vivurnus, photinias, leylandis, ligustrum…).

Baratze eta lorategian lurra prestatzeko ordua da

Lorategiak eta baratzeak prestatzen hasteko unea da martxoa, ondoren bertan landatu ahal izateko. Eguraldi egokia dagoenean (ur gehiegirik ez, ezta izotza egiteko arriskua duten tenperatura bereziki baxuak), aurretiazko lan batzuk egiteko aprobetxatuko dugu:

  • Aireztatzea: lurra mugituko dugu berau aireztatzeko. Hartara, sustraiak eta ura hobeki mugituko dira.
  • Eskarifikazioa: Neguan zehar, zelaiaren gainean osatu den azaleko geruza moztuko dugu.
  • Belar txarrak eta gainerako landareak kenduko ditugu. Hala, landare horiek sor ditzaketen izurriak ekidingo ditugu.