Lorategiak eta baratzeak prestatzen hasteko unea da martxoa, ondoren bertan landatu ahal izateko. Eguraldi egokia dagoenean (ur gehiegirik ez, ezta izotza egiteko arriskua duten tenperatura bereziki baxuak), aurretiazko lan batzuk egiteko aprobetxatuko dugu:

  • Aireztatzea: lurra mugituko dugu berau aireztatzeko. Hartara, sustraiak eta ura hobeki mugituko dira.
  • Eskarifikazioa: Neguan zehar, zelaiaren gainean osatu den azaleko geruza moztuko dugu.
  • Belar txarrak eta gainerako landareak kenduko ditugu. Hala, landare horiek sor ditzaketen izurriak ekidingo ditugu.