948 33 50 26 tecnico@adaxka.com

Landare-motak ur beharren arabera sailkatu itzazu lorategian.

Espezie autoktonoak eta xerofitak (inguru lehorra) batera egon daitezen saiatu, edo erregularki ureztatu behar direnak batu (inguru hezea). Era honetan, ez da urik alperrik galduko, beharrik ez duten landareak ureztatuz.

Hasi landare errezetatik

Lorezaintzaren munduan lehen urratsak badituzu, esperientzia handirik behar ez duten landareekin hastea komeni da. Garrantzitsuena, lehen saiakerekin asebeterik geratzea da, aurrera egiten jarraitu nahi izateko.

Lorategiaren agenda eraman

Lorategian gertatzen den edo egiten duzun oro agenda batean jasotzea erabat gomendagarria da. Informazio honek askorako balioko dizu, bai orainean zein etorkizunean (ondorengo urteetan).

Daukazun denboraren arabera prestatu lorategia

Soilik asteburuan eskainiko badiozu arreta lorategiari, ez saiatu egundoko proiekturik gauzatzen.

Lorezaintzaz ikasteko interesa manten ezazu

Lorezain batentzako garrantzitsuena etengabe ikasteko interesa da, gertatzen dena erreparatzeari laga gabe sekula.

Lore gehiago dituzten landareak edukitzeko

Zabalik lore gutxidituzten landareak erosi, lore-begi asko dituztenak.Argi ugari izan dezatela, mantendu lurra arinki hezea eta fosforoz zein potasioz aberatsa den ongarria erabili.

 

Lurra ereiteko prestakuntza

Lur sail bat goldatu edo zulatzean, 25 zm baino gehiago ez sakontzea komeni da, beheko lurra ez ateratzeko, azalekoa askoz  emankorragoa baita.

 

Lorategiko lurraren mantenua

Lurraren azalean sorturiko zarakarra apurtu, aitzurrarekin arinki aitzurtuz. Zarakar sendo honek lurraren aireztatzea eta uraren xurgapena galarazten du.

 

Zuhaitz eta zuhaixken mantenua

Nylon hariko sasi-garbitzeko makina erabiltzen badugu, ohikoa izaten da, zuhaitz eta zuhaixkak zauritzea, zelaia moztu nahi dugunean edo enborretara itsatsirik dauden belarrak kentzean. Zuhaitz edo zuhaixkak nabarituko du, eta zauriak, zurtoin erabat hartuz gero hil egingo da. Hau ekiditeko, landarearen lepoan babesgarri bat ezarri, 10 zm-ko gutxieneko altuera duena betiere. PVC hodi-aren zati bat erabil dezakezu, adibidez, luzeran moztua. Zabaldu eta zurtoinean sar dezakezu.

Zuhaitzen mantenua eta ongarritzea

Sasiak garbitzeko makinak kalteaksortzen ditu. Horieksaihesteko,zuhaitz eta zuhaixken oinarriak belarrez garbi mantendu. Zelaiaren gainean landatu diren zuhaitzek, txorkoa eduki behar lukete oinarrian, alegia, belarrez garbi dagoen zelai zati borobila. Sare geotextila ezarriko dugu bertan, eta bere gainean, pinu azal birrinduak, mugerra etab. jarriko dugu. Zuhaitzaren inguruan jarriko dugun tarte biribil horrek, zuhaitza hobeki ongarritzea ahalbidetuko du, eta sustraiek ongarriaren elikagaiak era zuzenean xurgatuko dituzte.

Nola gorde zelaia egoera onean?

  • Gehiegizko hezetasunak sustrai eta larreak ahuldu ditzake.
  • Soilik astean behin ureztatzea komeni da (udan, birritan),baina sakonki egitea. Moztu aurretik,ez utzi zelaia gehiegi haz dadin (6-8 zentimetro asko jota) eta ez moztu oso behetik ere (gutxienez 3 zentimetro).
  • Nitrogenoan aberatsa den simaurrarekin ongarritu, aldian behin.
  • Egoki mailakaturik mantendu, eta neguan sor litezkeen putzu edo zuloak estali.
  • Sastrakak agertzen diren unean bertan kentzea komeni da, biderkatzen direnean oso zaila baita. Eskuz lehortu, sustraitik. Egun euritsuak erabili, lurra hezea egoten baita.
  • Udaberrian eta udazken hasieran, garbiketa sakona egin, arrastelua indarrez pasatuz zelaiaren gainean, ebaki ororen aztarnak kendu eta uraren sarbideak segurtatzeko.